top of page

Kaixo guztioi, gaur aurkezpen batekin hasiera emango diot nire blog berriari.

 

Paula deitzen naiz eta 19 urte ditut, Gasteiztarra naiz eta asko maite dut nire hiria. Gasteiz hiri txikia izan arren, oso polita eta erakargarria da gauza askorengatik; gastronomia, monumentuak, kultura, historia, ohitura, kokapen geografikoa...

 

Irakaskuntza txikitatik miretsi izan dut, gainera izugarri gogoko ditut umeak, hori dela eta, pasa den urtean  Gasteizko Magisteritzako fakultatean ikasten hasi nitzen. Jadanik, nire lehenengo esperientzia umeekin igaro dut, lehenengo practicuman hain zuzen ere.

 

Kirola atsegin dut, urte askotan zehar saskibaloian aritu naiz. Saskibaloiaz gain, korrika egitea eta mota guztietako dantza praktikatzea atsegin dut. Egunero musika entzutea gustatzen zait, gehien alaitzen nauen ekintza baita. Bidaiatzea eta mundua ezagutzea ikaragarria iruditzen zait, hori dela eta, ahal dudanean Gasteiztik alde egiten dut gauza berriak eta desberdinak ikusteko.  Bidaiak egitea oso polita iruditzen zait, norbere izaera aldatu dezakeelako; jende, kultura, balio, jarrera... desberdinak ikusteko aukerak ematen dituelako.

 

Azkenik aipatu nahi dut blog-en kontuan ez naizela oso aditua baina apurka-apurka blog interesgarriagoa sortzen ahaleginduko naiz eta espero dut zuen gustukoa izatea.

bottom of page