![](https://static.wixstatic.com/media/22194b26c58c45e1b06feed1f60c9600.jpg/v1/fill/w_1920,h_1440,al_c,q_90,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/22194b26c58c45e1b06feed1f60c9600.jpg)
IRRATIGINTZA
Irratiarekin lanean hasi gara. Unibertzitatean irratiari buruzko hitzaldi bat eman digute eta horren ostean, irrati saio batean parte hartzea proposatu digute. Beraz, Hala Bedi-rako irrati kapsula bat egiteari egin diogu. Horretarako, taldeka gaiak autatu ditugu.
​
Guk aukeratu dugun gaia estereotipoei buruz izan da. Gaia aukeratu dugula, horren inguruan informazio bilatzen hasi gara, gaiaren inguruan aztertu dugu eta gure lana apurka-apurka eratuz joan gara. Word dokumentu batean garrantzitsuena plazaratu dugu idea klabe eta erakargarriak ipiniz. Informazio hau sailkatu ondoren, grabaketari ekin diogu. Grabaketan, guk aurkitutako informazioa eta gure jakintza eta esperientziak plazaratu ditugu.
​
Taldean lau garenez, batek narratzailearena egin zuen eta beste hirurok gonbidatuak izan ginen. Grabaketa gure mugikorrekin egin genuen. Narratzailea izan zen elkarrizketa gidatzen zuena, galderak eginez eta parte hartzea sustatuz.
Gure kapsula 5 minutu inguruko luzera berenganatu zuen, naiz eta luzeegia ez izan kontzeptu garrantzitsuenak sartu genituen, entzuleari erakarriz eta ez aspertuz.
Behin kapsula entzunda, emaitza gustatu zitzaigun, ahots arraroa genituela iruditu arren. Hala eta guztiz ere, gure lehenengo kapsula izan zen eta hobetu beharreko gauzak ditugu, hala nola, intonazioa, tonua edo etenak… baina ezaugarri horiek praktika eta denborarekin ikasi beharrekoak dira.
​
​
​Azkenik, aipatzekoa da, abenduaren 23ko zuzeneko irrati-saioan jarri zutela gure kapsula. Egun horretako koordinatzaileek egun batzuk lehenago gure kapsula entzun eta zuzenean sartzea erabaki zuten.
![](https://static.wixstatic.com/media/72b598_36f382a751bb490ba6eaa511ce5517aa~mv2.png/v1/fill/w_600,h_30,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/72b598_36f382a751bb490ba6eaa511ce5517aa~mv2.png)
![](https://static.wixstatic.com/media/72b598_48d17b5dea7f4454ad2ad9c3e41cd2de~mv2.png/v1/fill/w_238,h_252,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/72b598_48d17b5dea7f4454ad2ad9c3e41cd2de~mv2.png)