" La familia conectada " (laburpena)
Liburu hau hainbat ideia garrantzitsutan dago banatuta, zeinak elkartuz eta haien osotasunean, irakats dezakete gauza asko teknologiako alorrean. Belaunaldiak, teknologia, ikaskuntza, familia eta eskola lantzen dira ideia eta ikuspuntu desberdinekin.
Liburuaren hasiera belaunaldiekin ematen da. Gaur egungo belaunaldiak ordenagailuen generaziokoak dira eta “la generación de las computadoras” kontzeptuarekin izendatzen da. Hots, gehienek ordenagailu baten ondoan hezi dira, hori dela eta, trebetasun ugari dituzte teknologien erabileretan eta erraztasunez maneiatzen dituzte. Horrez gain, gazteek ordenagailuen bitartez informazio anitz aurki ditzakete erraztasun osoz haien autonomia eta gaitasun ugariak landuz. Aldiz, helduek beste generazio batean murgilduta daude, naiz eta munduan eta teknologia arloan aldaketak egon, haiek mugak jartzen dituzte berrikuntza hauen aurrean eta haien gaitasunak oztopatzen dituzte. Baina ezin dira teknologiaren katearen kanpotik geratu, ezin dute “civeravestruces” bezala jokatu.
Beste alde batetik, teknologia dago, denborarekin sortu zena gizakiaren eskutik. Sortzen den guztia ondorio batzuk ditu gizakiengan eragina izaten dutenak; bizitzan, eskolan, lanean… Gaur egun, teknologia ezinbesteko elementu bat da edozein eremuetan. Baina ikaskuntzan murgilduz gero, beste era batean gauza berriak ikasteko eta kontzeptu berriak garatu eta landu al izateko balio du; irudimena landuz, monotonia apurtuz eta entretenigarria bihurtuz.
Hezkuntza arloarekin jarraituz, ikasteko bi moduak aurrez-aurre aurkezten dira, tradizionala eta ordenagailu bidezkoa. Lehenengoan jarraibideak jasotzen direnean sortzen da eta bigarrena aldiz, kontruktiboagoa dela ezan dezakegu, izan ere autonomia, sormena eta interakzioa landu ahal da. Bigarren honekin, ikasleek haien ikaskuntza prozesu propioa sor dezakete. Gainera, gurasoen edo gizartearen agente eraldatzaileen laguntzarekin, ordenagailuaren bitartez, talde-lanak jorratu daitezke, kooperazioa landu daiteke eta feedback-ak sustatu ahal dira, beste gauza askoren artean.
Aipatzeko beste gauza garrantzitsua hezkuntza arloan, motibazioa da. Egin beharrekoak erakargarriak izan behar dira, ikasleek ez aspertzeko eta motibazioz aritzeko. Erakargarritasun hori ordenagailuetan azaltzen da, izan ere, teknologiaren erabilera kuriositatea eta jakin mina handiagotzen du, haien konozimenduak handiagotuz, ikertzeko gogoa sustatuz eta mundu eraldatzaileak bihurtuz. Baina irakaskuntza albo batera utzita, gurasoen papera arlo honetan berariazko garrantzia hartzen du; izan ere, gurasoek jarrera kritiko bat hartu behar dute gainbegiratzeko haien seme-alabek erabiltzen dituzten programak, jakiteko egokiak diren ala ez, edo errazegiak edo zailegiak diren, haien ikaskuntza egokia garatzen joateko.
Kontzeptuen lotura eginez gero, ordenagailua erreminta didaktiko eta eraldatzaile bat bezala ikusi behar da. Gurasoek ordenagailuak haien seme-alabekin gauzak egiteko eta familia kohesioa mantentzeko tresna bezala ikusi beharko lukete eta elkarrekin egiteko proiektuak asmatzen eman beharko lukete denbora. Honek helburu zoragarri ekar ditzake familiako kide bakoitza dagokion papera izanez eta familia konektatuaren parte izanez, zeinetan ezagutzak transmititu al diren.
Era berean, gela barruan komeni da hezitzaileek parte har dezaten era gogotsu batean kultura teknologiko berri honetan, neska-mutikoek sortzen dituzten banakako ikaskuntza prozesuetan, betiere haien interesen arabera eta eskolagatik mugatuta egon gabe.
Beste alorretik abiatuz gero, aipatzekoa da teknologia alor askoren diru sarrerak sustatzen dituela. Izan ere, gizarte berri honetan makinak langileria ordezkatu du eta produkzioa igo aldi berean. Autoreak azpimarratzen duena da, gizarteko sektore gehienak txertatu dituzte beraien egunerokotasunean teknologia berriak baina hezkuntza mundura oraindik ez dira osotasunean heldu. Honen arrazoi nagusietarikoa irakasle askoren jakintasun eza da. Horren ondorioz, liburuaren autoreak, parte hartzea bultzatzen du, hezkuntza planak aldatuz eta honetarako hainbat modu desberdin proposatuz. Jarraian, aldaketa hau hiru indarrek bultzatzen dutela adierazten du: industria boteretsua, hezkuntzaren bira eta gazteen indarra.
Amaitzeko autorea gogoeta sakon bat egiten du, alfabetazean eta jostailuetan mamia jarriz. Jostailuen arloan aurrerapen nabariak egon dira. Umeek sormen handia dute eta beraiek jostailuetara jolasteko duten motibazioa askatasunean zentratzen da gehienbat. Jolasterako orduan libre sentitzen direlako eta beraiek imajinatzen eta ikusten duten moduan jolasten dutelako. Bigarren honetan alfabetatzea daukagu eta idazleak bere buruari galdetzen dio ea trebetasun jakin batzuk, hala nola, irakurtzeak, idazteak edo kalkulatzeak garrantzi berbera jarraitzen izango duten ezaguera berriak sortuko badira. Berak uste du trebetasun horiek aldatzeko joera izango dutela, ikaskuntzak aurrera egin behar duelako eta ez delako beti berdin izan behar.