![](https://static.wixstatic.com/media/11062b_6743da5900054f1f8e69f53302930a6af000.jpg/v1/fill/w_1920,h_1080,al_c,q_90,enc_avif,quality_auto/11062b_6743da5900054f1f8e69f53302930a6af000.jpg)
Makey-Makey
(Musika)
Makey Makey-ak objektu arruntak touchpads-ean bihurtzen ditu eta internetekin konbinatzen ditu. Kit bat da, non edozeinek ibili dezakeen, hasi berri zein makey makey-a erabiltzen adituak direnak. Kit-ean ondorengo objektuak datoz: Makey makey-a, USB kableak eta konektoreak.
Edozein pertsona erabili dezake eta edozein materiala erabili daiteke, eroalea den bitartean. Aipatzekoa da, eroaleak diren materialak sortzeko aukera dagoela, era dibertigarri eta erraz batean, etxeko osagai arruntekin.
Konektoreak, bi objektutara konektatzen dira makey makey plakara, bat gorputzera eta bestea nahi dugun objektura.
Guk nahi dugun objektua, konektatuta dagoen pertsonak ukitzean, makey makeya-ak ordenagailuari mezu bat bidaltzen dio. Era horretan burutzen da prozesua eta objektuen arteko konexioa.
​
Guk Makey Makey kit honekin lan dibertigarri bat burutu dugu, nota musikaletan oinarritzen dena. Jokoa, nota musikalen bikoteak osatzean datza, bi atal izango ditugu, alde batean notak idatzita agertuko dira eta beste aldean notak sortzen duten soinua entzuteko ukera egongo da baina notak ez dira agerian egongo. Beraz, entzumena lantzeaz gain ere memoria landuko da.
​
Behin loturak eginda daudela, notak dagozkien lekuan itsatsiko dira, panel osoa bete arte. Joko honen bitartez nota musikalak ikasteko aukera dago, baina era dibertigarri eta erakargarri batean.
Gainera, jokoa aukera anitz ditu erakargarriagoa egiteko, adibidez, lehiaketa bat egin daiteke, denbora gutxiagoan nota guztiak zuzen ipini dituena irabazle izendatuz.
​
Erabilitako materiala:
-Kartoia
-Plastilina eroalea (guk eginikoa)
-Ekilore Olioa
-Irina
-Arto-irina
-Limoi zukua
-Margoak
-Goma eva
​
​
​
![](https://static.wixstatic.com/media/72b598_e897bac6b96342beaa96703e03784b3b~mv2_d_1600_1200_s_2.jpg/v1/fill/w_434,h_326,al_c,q_80,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/72b598_e897bac6b96342beaa96703e03784b3b~mv2_d_1600_1200_s_2.jpg)
![](https://static.wixstatic.com/media/72b598_2e9c8dd263e44ed6a05803e1c094c426~mv2_d_1200_1600_s_2.jpg/v1/fill/w_409,h_545,al_c,q_80,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/72b598_2e9c8dd263e44ed6a05803e1c094c426~mv2_d_1200_1600_s_2.jpg)