top of page

AMORRUA GESTIONATZEN

Gaur amorru sentsazioaren inguruan arituko naiz.

 

Amorrua kalte edo ezetz baten aurrean sentitzen duzun ordainezko edo errebantxazko emozioa da, erreakzio negatiboak eragiten dituena, hala nola; haserrea, sumindura...

 

Gaurko klasean kodetu izeneko ariketa bat eginez (goiko irudian ikusten dena), umeek ikasgela barruan sentitu dezaketen amorrua sentiarazi dugu gure azalen. Behin eta berriz zailatu arren soluzioa lainotuta ikusten nuen eta egoera hau oso frustrantea da, aurrera jarraitzeko gogoak desagertzen direlako. Arazoei irtenbidea ateratzea ez da  batere erreza pertsona naguzientzan, beraz, arazo hau ikastetxe baten barrura eramaten badugu egunerokotasunean gertatzen diren egoeratan askoz zailagoa izango da.  Amorru egoera honetan, sentitzen den sentsazioa ez da batere erosoa, izan ere urduritasuna, larritasuna eta estutasuna eragiten ditu. Gauzak behin eta berriz zailatzen dituzunean eta aurrera ez doazenean blokeo egoera da arruntena, eta blokeo hau ikastetxe barruan bideratzen jakitea ezinbestekoa da edo askoz hobeagoa izango litzatekeena, blokeo horretara ez ailegatzea.

 

Ikastetxetan sentsazio hau bideratzeko normaltasuna eman behar dizkiete zalantzei, arazoei edo arruntasunetik ateratzen diren egoerei, galderak eta laguntza eskaina bideratuz.

bottom of page