Matematika
Scratch programa erabiliz edozein ikasgai landu dezakegu. Kasu honetan, matematika lantzea proposatu baitzigun irakasle.
Matematika zenbaketa, neurketa eta geometriako kontzeptuetatik eratorritako kontzeptu abstraktoak aztertzen dituen zientzia zehatza da, logikan oinarritzen dena. Guzti hau, Scratch programarekin lantzeko aukera dago.
​
Gaurkoan, poligono erregularrak landu ditugu era dibertigarri eta polit batean, izan ere, logika, sormena eta irudimena landu dugu, formula matematikoak alboratuz eta ulermena gain jarriz.
​
Hasieran, irakaslea ez dizkigu argibiderik eman eta ez genekien nola hasi, baina frogaruz eta ikertuz lortu dugu:
al presionar - repetir (x) - bajar lápiz - ( mover (50) pasos - girar derecha xº)
Eta honekin eta aldeak eta graduak aldatuz poligono ezberdinak lortu daitezkela konturatu naiz.
​
Aldiz, galdera-erantzuna sartu behar izan dugunean zailtasunak izan ditut eta kostata lortu dut baian irakaslearen laguntza eta pistekin lortu izan dut. Aipatzekoa da, irakaslea ez dizkigula inoiz erantzun guztia ematen, baizik eta aztertzera eta frogatzera bultzatzen gaitula.
​
Beraz, nire ustez, ikastetxetan aplikatu behar den metodologia da, hots, umeen erabateko inplikazioa lortzen da, haien interesa sustatuz eta gaitasun anitzak areagotuz. Gainera logika matematikoa azaleratzea lortzen da metodo honen bitartez. Horrez gain, umeek entretenitzea, burua jatea eta saiakerak egitea ahalbidetzen du eta hori da ikasteko modurik onena.
​
Nik frogatzerakoan, arrituta geratu naiz eta blokeatuta, baina behin mamia hartuta eta blokeak frogatuta azkar burutu ditut eskatutako poligonoak. Beraz, umeek egin dezaketen gauza on bat dela uste dut, izan ere, matematikaz gain, amorrua eta pazientzia ere lantzeko aukera dagoelako. Gainera, honi esker errutina apurtzen da eta horrek ikasleak motibatu egiten ditu.
​
Azken finean, scratch-aren erabilpenarekin ikasleak protagonistak bihurtzen ditu ikasle sortzaileak, eraldatzaileak eta kritikoak heziz.
​
Bukatzeko aipatzekoa da, dagoeneko scratch-aren bidez, bi ikasgai landu ditugula, Komunikazio Gaitasunaren Garapena eta Matematika eta horrek frogatzen du scrach-ak dituen aukera anitzak.
​
![](https://static.wixstatic.com/media/72b598_fa15d0c6c04a4a9cbab0e2350f4ce609~mv2.png/v1/fill/w_681,h_280,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/72b598_fa15d0c6c04a4a9cbab0e2350f4ce609~mv2.png)