top of page

COURSERA

Oraingoan Courserari ekin diogu, ni bi kurtso online burutu ditut, “Aprender” eta “Hacia una practica constructivista en el aula”. Kurtso hauek egitea erabaki nuen oso baliagarriak eta interesgarriak iruditzen zaizkidalako, izan ere, hezkuntzarekin harreman zuzena baitaukate.

 

Burutu nuen lehenengo kurtsoa “Hacia una practica constructivista en el aula” izan zen, 10 asteko kurtsoa da eta azalpenez eta testaz osatzen da. Behin azalpenak entzunda testak burutu eta gainditu behar dira aurrera jarraitzeko. Kurtso honetan,  konstruktibismoa berenganatzen du protagonismo guztia. Konstruktibismo ikaskuntza-prozesuaren garapena azaltzen duen teoria bat da. Teoria honen arabera, ikaslea bera da bere ikaskuntza-prozesua eraikitzen duena, aurreko jakintza eta trebezietan oinarrituta, elementu berriak eskema orokorragoetan txertatuz. Horrela, konstruktibismoa hauek izanik ikaskuntza egoki baten gakoak: ikaskuntza adierazgarria, ikasgai berriak aurrekoekin modu egokian integratu behar baitira; ikasgaiaren erabilgarritasuna eta ulergarritasuna. Ikaskuntza prozesu aktibo eta indibidual moduan ere eratzen du, ikaslea baita bere ikaskuntzaren protagonista, ikasgaiak bere bizitza-esperientziarekin lotuz. Alde horretatik, ikastea barne-prozesu bat da, kanpotik baino ikasle bakoitzaren barnetik zuzendu beharrekoa. Horrela, irakaslearen eginkizun nagusia ikaslea bera ezagutzea da, ikasi beharrekoa ahalik eta egokien barnera dezan. Beraz, pedagogia konstruktibista barneratzen eta ikasgela barruan bideratzen laguntzan duen kurtsoa da, hainbat jarraibide eta azalpenak emanik. Lehen aipatu bezala, 10 aste luze iraun du kurtsoa, baina luzea iruditu arren oso entretenigarria eta dibertigarria iruditu zait, ez baitzait esfortzu handirik kostatu, hots, etorkizun baterako oso baliogarria izango zaidalako.

 

Bigarren kurtsoa aldiz, “Aprender” izan da, eta aipatzekoa da buruturiko bi kurtso hauek haien arteko harreman estua daukatela, izan ere, hezkuntzarekin zerikusia daukate biak. “Aprender” kurtsoa bestearekin konparatuz, askoz motzagoa izan da, 4 aste iraun du eta ikusi beharreko azalpenak eta testak askoz laburragoak izan dira. Hala eta guztiz ere, oso interesgarria eta baliogarria iruditu zait. Kurtso honetan interesgarriena ikasleek nola ikasi behar duten bideratzen laguntzea izan da, hau da, hobeto ikasteko jarraitu behar diren pausoak eta jarraibideak azaltzen ditu,  baita zer ikasi eta nola aukeratu azaltzen du, ikasleengan onurak ikus daitezen.

 

Beraz, bukatzeko esan beharra daukat, bi kurtso hauek egitea asko gustatu zaidala eta espero dula etorkizun batean balio izatea. Gainera, ikasitako guztia praktikan jartzea eta irakasle bezala ikasle zoriontsuak heztea espero dut.

bottom of page