top of page

Liburuaren hausnarketa

1. Paragrafo honek arreta izugarri deitu dit. Hiru urteko umea duen abilezia teknologiekin ikaragarria da, izan ere, harrigarria da nola gaur egungo umeek txikitatik teknologia kontrolatzen duten. Argi dago teknologia berriekin hazi garen pertsonok erraztasun handia daukagula aparaitu elektronikoekin ibiltzeko, gainera arruntasun osoz ikusten ditugu berrikuntza guztiak eta azkar moldatzen gara, zailtasunei aurre eginez. Heldu askori, aldiz, abiadura handian doazen etengabeko aldaketen aurrean egokitu behar hori ez zaie batere eroso egiten , eta atzera gelditzen ari diren sentimendua izaten dute. Oro har, berriak zaizkien beste gauzekin bezala, beldurra, mesfidantza eta segurtasun-ezaren sentipenak eta kontrako jokabidea sorrarazten dizkiete. Asko kostatzen zaie edo "beldurra" diote teknologia berrietan murgiltzeari. Mugak jartzen dituzte eta aukera berrien aurrean trabak ikusten dituzte, gazteek daukaten ausardia urkeztu gabe.

3. Paragrafo hau izugarri harritzen nau, familiarekiko kohesioa ordenagailuaren bidez aurkitzen saiatzea aurrerapen ikaragarria delako.  Kohesioa lortzeaz gain, elkar lana eta erlazioak familia barruan hobeagotzea lortzen dela plazaratzen du. Gainera lorpenak, elkar ikasiz elkar ikertuz eta hobetuz lortzen dira, familiako agente guztien aurrerapenak ikuziz. Gainera gaur egun, familien arteko harremanak kolokan daude hainbeste berekoikeriaren ondorioz, beraz, teknologiaren erabilera kohesia lortzeko ideia paregabea iruditzen zait. Teknologiaren bidez, gauza asko partekatu al dira konozimenduaz gain, hala nola; sentimenduak, emozioak, ideiak, gertaerak....

2. Teknologia denborarekin sortu da gizakiaren eskutik eta sortzen den guztia ondorio batzuk ditu gizakiengan eragina izaten dutenak; bizitzan, eskolan, lanean…eta ezer ezin du ziurtatu onurak edo ezgaitzak ekarriko dituen. Edozein gauza berriren aurrean jendea iritzi desberdinak izaten ditu, gehienetan oso erradikalak izaten dira, aldekoak edo kontrakoak, erdiko terminoa kontuan hartu gabe. Nire ustetan, kontrako  iritzi horiek ezjakintasunean oinarritzen dira, baita ekarriko dituzten ondorioen beldurragatik. Seymour-en iritziz ere ezin da jakin teknologiak gazteengan eragin positibo edo negatiboak ekarriko dituen eta ni horrekin bat nator. Baina aipatu beharra daukat, teknologia  era arduratsu eta kontrolatu batean erabili behar dela. Beraz, berrikuntza garrantzitsu hau, ondo erabiliz gero, lagundu eta gauza on asko eskeini al ditu.  

5. Paragrafo honek gurasoen beldurra islatzen du. Izan ere, haien seme-alabak hainbeste denbora pantailen aurrean igarotzearen eraginaren  beldur dira. Reala eta irrealaren arteko desberdintasuna ez antzematearen beldur hain zuzen ere. Nire ustez beldur hori oso arrunta da, baina askatasuna utzi behar zaie imajinazioa eta sormena garatu dezaten, betiere gurasoen kontrolpean eta gidapenean. Asken finean, umeek txikitatik irudimena eta horrelako ezaugarriak lantzea gaitasun oparoak ekar diezaiekete etorkizun batean. Beraz, testuinguru honetan askatasunaren aldekoa naiz baina betiere kontrolpe baten barruan eta kontrol horretan mugak ez direnean ezistitzen.

4. Paragrafo honetan gaur egungo arazo bat islatzen da, jakin minaren arazoa hain zuzen ere. Egia da txikia nintzenean ikasteko nahia izugarria zela, baita errazegi barneratzen nituela gauzak. Baina gaur egun umeak aldatu egin dira. Ikasteko edo zerbaitek harritzeko nahia galdu dute eta harritzeko zati hau ordenagailuek lortu dute. Beraz nire ustez, ez dute ikasteko nahia galdu baina bai interesa, beraz honi bira emateko, gaur egungo hezkuntzari aldaketa batzuk txertatu beharko lirateke. Aldatu ez gero, umeek haien ikasteko nahia galduko dute, izna ere, mundua eraldatuz joan da eta hezkuntza  ez du eboluzio handirik izan. Hezkuntza alderdirik garrantzitsuena da umeen eraldaketan, izan ere, formakuntza eskeintzen den gune esanguratsuena da, beraz,  hezkuntzatik hasi behar da interes horiek sustatzen eta teknologiak motibasio hori ahalbidetzeko baliabidea arrakastatzua izan daiteke.   

6. Zati honetan gaur egungo gizartearen egoera islatzen du. Bertan esaten duen bezala gazteok nagusien baldarkeria teknologien aurrean kritikatzen dugu. Nagusiek naiz eta ahalegindu teknologien munduan murgiltzen kostata egiten dute, eta gehienek lehenengo saiakeratan alboratzen dute. Egoera hori aldatzeko ezinbestekoa da familiaren arteko elkar lana, gazteek haien jakintzak etxeko nagusiekin partekatuz naiz eta inoiz ez ikasi bere semeen beste. Horrez gain, naguziek trebetasun eza eraldatu behar dute gaitasunak dituztela sinetsiz, nahi dutena lortuz eta teknologiak dituzten abantailaz konturatuz. Izan ere,  bizi-kalitatea hobetzeko, eramangarri, eroso, erraz eta praktikotasunaz konturatu behar dira, soluziobide gisa ikusiz.

​

7. Ikastetxeetan teknologia gero eta gehiago murgildo arren, oraindik, teknologiaren erabilpena era tradizional batean ematen da, hau da, irakaslea pantailaren aurrean azalpenak ematen ditu ikaslek teknologietatik kanpo utziz eta entzule soilak bihurtuz. Beraz, teknologia dituen aurrerapenak ez dira ezertarako balio ikasleek teknologia dituen aukeretatik kanpo geratzen direlako. Nire ustez, hezkuntza tradizionalaren ikuspuntua atzean utzi behar da, aurrerakuntza teknologiko digitala ikastetxeetan sustatuz.  Ikasle ikertzaileak hezteko nahia zuztatu behar da, ikasle kritikoak hain zuzen ere. Hori aurrera eramateko ikasleek teknologien erabilpen sakona behar dute gauzak sortuz, esperimentatuz eta ikertuz, munduko eraldatzaileak sentituz.

8. Paragrafo honetan barneratuz gero, teoriari egiten diogun gehiegizko balioespena antzematen da. Baina hausnarpen sakon bat eginez teoria hutsa garrantzia ez dauela ikusten da. Izan ere, teknologiari buruzko gauza asko dakigu baina teoria hutsetan oinarritzen direnak. Nire ustez teoria hori praktikan ipini beharko lirateke, aurrerapenak soilik praktikatzen lortzen direlako, teoriari salto eginez eta arago joanez. Beraz, nire ustez,  teoria jakitea ondo dago baina teoria praktikan jartzen ez bada ez da esertarako balio pertsona sortzaileak, esperimentalak eta aktiboakdesagertzen direlako.

10.  Paragrafo honetan, interneten egon daitezkeen iruzurrei buruz hitz egiten da, gazteak interneta erabiltzean arriskutsuak diren egoeratan sar daitezkeelako. Honetarako, gurasoek programa informatikoekin kontrolatu ditzaketela aipatzen da. Baina paragrafo honek dioenez, ez dago etxeko konfiantza eta zintzotasuna bezalako seguritate neurririk. Beraz, etxean seme-alabekin konfiantzazko harremana ezartzen bada ez da arazorik egon behar. Horretarako, familiaren agente guztien  arteko komunikazio ezinbestekoa da, izan ere, komunikazioa informazioa, sentimenduak edo esanahia duen edozer trukatzeko prozesu soziala da eta horrek arriskuak ekidin ditzake.

9. Paragrafo honetan etorkizun batean garrantzia galduko dituzten gauzei buruz hitz egiten du, izan ere, zalantzan jartzen ditu funtsezkoak diren hiru gaitasun; irakurketak, idazmenak eta aritmetikak. Nire uztez, aipatutako hiru hauek, berariazko garrantzia daukate eta ezinbestekoak dira bizitzan, edozer gauza egiteko beharrezkoak ikuzten ditudalako. Beraz, aipatzen duen galera edo etorkizunean gertatuko den balioespen hori nire ustetan ez litzateke horrela izan behar. Egunerokotasunean edozein testuinguruan erabitzen diren funtzezko gaitasunak dira eta teknologian murgilduz gero, gaitasun horiek oso erabilgarriak iruditzen zaizkit.

bottom of page