top of page

BIDEOEN HAUSNARKETAK

 

SUGATA MITRA: BUILD A SCHOOL IN THE CLOUD

 

Sugata Mitrak aipatutakoarekin bat nator askotan, berarekin hainbat ideia partekatzen ditutudalako. Nire ustez, irakaslearen presentzia ikasgela baten barruan garrantzitsua naiz beharrezkoa da, izan ere baloreak, jakintzak eta segurtasuna transmitituko duen pertsona delako. Horrez gain, kooperazioa, elkar-lana, eskuzabaltasuna, entzuten jakitea, kritikoak izaten… eta horrelako gaitasunak transmititzen dituelako.

 

Hala ere, aipatu beharra daukat, ikasleei bakarrik ikasten eta ikertzen uztea oso egokia iruditzen zaidala, izan ere, sormena, originaltasuna eta esperimentazioa lantzeko metodo egokiena iruditzen zait. Baina egia da gauza asko burutzeko ezinbestekoa dela irakasle baten laguntza, ordenagailuekin adibidez, interneten agertzen den informazio guztiaren kodeaketa, hautaketa edo sailkapena egiteko. Beharbada ezinezkoa egingo litzaieke informazio horretatik zerbait ikastea laguntza barik, baina laguntza behin eskainita lortutako informaziotik ikastea errazago izango da. Beraz, irakasle paperaren aldekoa naiz, betiere autonomia ikaskuntza prozesua bultzatzen duten irakasleen alde.

 

Irakasleen papera alboratuz, bideoan beste gai garrantzitsu bat islatzen da; etorkizuneko lanbideak. Egia da gaur egungo gizartea eta bizitza oso aurreratuta dagoela eta horrekin batera lanbideak askoz mekanizatuagoak eta teknologia barruan murgilduta daude. Mundua garatuz joan den bitartean hezkuntza ez ditu aurrerapen ugaririk izan atzeratuta geratu baita. Nire uztez, hezkuntza modernizatu beharko lirateke etorkizuneko aukerei begira, aina, eskolaren helburua ez da bakarrik lanbide batean jarduten jakiteko ezagutzak barneratzea baizik eta, jakintza eta kultur orokorra barneratzea. Kultur eta jakintza orokor horietan, bizitzarako balio garrantzitsuenak sartzen dira, horrez gain, pertsonaren identitatea garatzen da, gure inguruan dagoena ezagutzen da eta noski etorkizunerako lanbiderako prestakuntza egoki bat sartzen da.

 

Hausnarketari amaiera emateko, esan beharra daukat gizon honek lortutako lorpen guztiak harrigarriak direla, eta bere hitz egiteko era entzuleak erakartzen dituela. Gainera umorea jartzen dio diskurtsoari monotonia apurtuz eta publikoa hitzaldian barneratuz.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

​

 

Bideo honetan scratch-aren sortzaileetako batek scratch-ari buruz hitz egiten du. Scratch informatika-aplikazio bat da nagusiki haurrei zuzenduta dagoena, interfaze grafiko sinple baten erabileraren bitartez ordenagailuen programazioaren kontzeptuak esploratzea eta saiakuntzak egitea baimentzen diena. Bideoan, munduan gero eta zabalduago dagoela aipatzen da eta adin guztietako erabiltzaileak dituela, naiz eta haurrei zuzenduta egon. Ikastoletan gero eta gehiago erabilzen da eta lehen aipatu bezala, programa informatiko honen  bidez ikasleek "programatzen" ikasten dute.

 

Baina hau ez da guztia, hainbat gaitasun gehiago garatzeko balio du; idazmena, irakurketa eta sormena esaterako. Beraz, oso aproposa ikusten dut lehen hezkuntzako ikasgeletan scratch programa lantzea. Gainera, programatuz, trabak gainditzen, amorrua gestionatzen eta pausoz-pausoz aurreratzen ikasten dute. Ere aipatzekoa da, programa honen bitartez, ikasleen kreatibitatea garatuko dela eta beraien kabuz ikertzeko aukera eskeiniko duela.

​

Scratcharekin landu ditzakegun gaiak  kontaezinak dira, eta gainera sormena lantzen da. Honekin batera baliabide honek komunikatzeko era ezberdin bat eskeintzen du, honen bitartez sentimenduak transmititu ditzakete, adibidez Mitchek erakutsi dituen proiektuetan amarentzako txartelak agertu dira non umeak beren sentimenduak erakusten zituzten.

 

Amaitzeko esan beharra daukat, scrath-arekin nik izan ditudan  esperientziak dibertigarriak izan direla eta mamia harrapatzen duzunean guztiz entretenigarria dela.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

KOLDO SARATXAGA: IDEAS PARA EL DESARROLLO DE UNA NUEVA SOCIEDAD

 

Koldo Saratxagak bideo honetan "la educación es el futuro de los paises" esaldiarekin hasten da. Nik esaldi honen esanahiarekin bat nator, izan ere, herritarrak txikitatik ondo hezitzen badira etorkizuneko herritarrak gizarte on bat eraikiko dute, eta horrek lorpen ikaragarria suposatzen du.

 

Generazioekin jarraipena eman dio hitzaldiari, esanez oraindik ikasleek noten araberako sailkapena jasan behar dutela, nik sailkapen horren kontra kokatzen naiz, bakoitza gaitasun desberdinak garatuta ditugulako. Beraz, sentitzeko, ikasteko eta bizitza ulertzeko modua desberdina izango ditugu, eta ez litzateke egongo sailkapen posiblerik.

 

Gaia aldatuz,  Saratxagaren ustetan, umeen sentimenduak kontuan hartu beharrekoak dira aipatzen du, aldiz, gaur egungo gizartean kontuan hartzen ez den faktore garrantzitsua da. Sentimenduak baino, notak eta emaitzak berenganatzen dute protagonismo osoa. Nik Saratxagak aipatutakoarekin, guztiz adoz nago, gizarte honetan sentsazioak, sentimenduak, emozioak eta halako faktoreak guztiz alboratzen dituztelako eta horrek zoriontsua izaten eta gustura egoten  lagunduko digun faktore bakarra da, beraz, txikitatik landu beharreko gauza da. 

 

Segituan kreatibitatearen garrantzia aipatzen digu eta honen garrantzia goraipatzen du. Pertsona guztiak kreatiboak gara, nahiz eta ez sentitu. Kreatibitatea txikitatik moztu behar ez den kualitatea da, horretarako askatasuna berariazko garrantzia berenganatzen du. Kreatibitatearekin lortura zuzena egiten da sormenarekin eta biak elkartuz pertzona kritikoa, eraldatzailea eta sortzailea heztea lortzen da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

"ENTRE MAESTROS" DOKUMENTALA

 

Dokumental honetan ikaskuntza tradizionala zalantzan jartzen da. Maisu honek, modu tradizionala alboratuz, metodologia desberdin batekin edo modu alternatibo batean ematen ditu klaseak.

 

Hasiera batean, ikasleen arteko motibazio eza nabaritzen da, baina denbora pasa ahala nabarmentzen da ikasleen eboluzioa, izan ere, erosotasun eta ohitura hartzen hasten dira. Irakaslea prestatutako jarduerak gustura eta kooperazioan burutzen dituzte. Irakaslea erabateko askatasuna usten die haien kreatibitatea eta imajinazioa sustatzen du.

 

Bideo honetan, deigarriena sentimenduen adierazpena da, irakaslearekiko daukaten erlazioa oso sentimentala delako, horrek sentimenduaren kudeaketa ona egin dela adierazten du. Lehen aipatu bezala, ikasleek irakaslearekin harreman polita eraikitzen dute eta benetan sentitzen dutena kontatu eta transmititzen diote.

​

Beraz, hezkuntzan landu beharrego aldegai bat dela uzte du, hots, sentimenduen kudeaketa ona egiteak, pertsona zoriontsua izaten laguntzan du. Gainera ikasgelan landuz; harremanak, enpatia, elkarlana... lantzeko baliogarria izan daiteke, testuingu osasuntsua sortuz. 

 

Nik bideo hau ikusten izugarri gozatu dut, oso polita iruditu zait eta etorkizun batean irakasle ikasleen arteko erlazioa aldatzea espero dut, naturaltasunezko tratu baten kudeaketa eginez, sentimenduak adierazten eta konfiantzazko tratua izaten.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

JORDI ADELL : IKTren ERABILPENAK

 

Bideo honetan ikusten den hitzaldia Jordi Adell-em eskutik dator, eta gaur egun teknologiek hezkuntzan ekarri dituzten aldaketei buruz hitz egiten du. Curriculumean dauden konpetentzia zientifikoa aipatu ditu eta honen garrantzia azpimarratu du. Gaur egun eskoletan gaitasun zientifikoa garatzea beharrezko ikusten dut, gero eta eskolako alor gehiagotan behar baititugu. Adibide gisa, nire kasua jar dezaket unibertsitatean ordenagailua edozein lanetarako behar dudalako.

 

Segituan Abell-ek web bati buruz hitz egiten du, web hori 2.0a da. Gaur egun dagoen web-en erabilera aldatu egin da, izan ere orain dela urte batzuetako web-etan autore batek informazioa partekatzen zuen. Orain, edozeinek informazioa igotzen du eta jendearen arteko eta etengabeko hartu emanak sortzen dira, informazio anitzak partekatuz eta honi deitzen saio 2.0 web-a. Nire ustetan, honi esker informazio zehatzagoak eta munduko edozein partetik berenganatu ditzakegu. Aipatu beharreko web garrantzitsuenetariko bat Wikipedia da, guztien artean informazioa osatzeko web-a baitelako. Bideoan Web honetako aldeko abantailak eta kontrako argudioak eman dituzte. Niri pertsonalki oso interesgarria iruditzen zait, guztien artean informazioa idaztea askoz aberasgarriagoa izan daitekeelako.

 

Bideo amaieran, TIC ariketak egitearen hainbat ideia ematen ditu: ariketa hauetan arazo bat ebazten da, ikaslea da erdigunea, ikaskuntza kooperatiboa ematen da, beraien kabuz, emozioak lantzen dira... Ariketa hauek oso eraginkorrak iruditu zaizkit  eskolan ikasleen autonomia eta aldi berean, taldean lan egiteko gaitasuna garatzen direlako beste gauza askoren artean. Egia esanda, asko gustatu zait. Bideoan egertu den anekdota bat aipatu beharra daukat, asko gustatu zaidalako. Ikasleek ariketa hau burutu ostean, Wikipedian web orrian, haien herriko informazio gutxi zegoela konturatzerakoan, informazio gehiago eskegi dute argibide gisa eta ezagutzak aberasteko nahiarekin.

 

Bideo osoan zehar kontatu dituen anekdotak eta pasadizoak asko gustatu zaizkit oso interesgarriak izan direlako. Gainera etorkizunerako oso baliogarria iruditu zait lortu nahi dituzten helburuak, gainera hizkuntzatik hasita.

​

LET´STEACH KIDS TO KODE

bottom of page