![](https://static.wixstatic.com/media/72b598_78f7eafa559f400ea66f80b292d55998~mv2.jpg/v1/fill/w_488,h_848,al_c,q_85,usm_0.66_1.00_0.01,enc_avif,quality_auto/72b598_78f7eafa559f400ea66f80b292d55998~mv2.jpg)
Nik liburu hau aukeratu dut dagoeneko izenburuaren kontzeptua entzunda eta landuta daukadalako, izan ere, gaitasun komunikatiboan landu baitugu.
​
Liburu honen idazlea Zygmunt Bauman da eta jatorri judutarra duen soziologo, filosofo eta saio-idazlea izan zen. Bere obra, 1950eko hamarkadan hasi zena, batez ere klase sozialen, sozialismoaren, holokaustoaren, hermeneutikaren, modernitatearen, post-modernitatearen, kontsumismoaren, globalizazioaren eta pobrezia berriaren ingurukoa gaiak jorratzen ditu. "Modernitate likidoaren" kontzeptua garatu zuen, eta horri dagokion terminoa sortu zuen eta termino hau da hain zuzen ere liburuan lantzen dena.
​
Modernitate likidoaren metaforaren bitartez, gaur egungo gizartearen egoera aurkezten du, hau da, gaur egun dagoen desoreka, ezegonkortasuna eta zehaztasun fata.
​
Honen ondorioz, etorkizunarekiko ziurtasun falta eta arazoak aurreikusteko zailtasunak agertzen dira.
​
Hala eta guztiz ere liburuan agertzen den bezala, egungo gazteak egoera honetara guztiz moldatu dira. Bizitza interesgarria, dibertigarria eta aldaketaz betea lortu nahian bizi baitira.
​
​
​
​
Beraz, termino honen barruan ere solidaritate falta dagoela esan daiteke, izan ere gizarte berekoi batean bizi gara. Berekoikeria horren ondorioz, Baumanek dioen bezala, aberatsak aberatsagoak egiten dira eta pobreak aldiz gero eta pobreagoak.
Baumanek gaur egun dagoen kontsumismoari eta materialismoari ere aipu egiten dio. Zoriontasuna objektu batean oinarritzen dela dio, hau da, objektu bat lortuz edo erosiz gero, soilik pentsatzen da objektu hori hobeago batekin ordezkatzea.
​
Nik kontzeptu honekin bat natorrela esan beharra daukat, bihotz gabeko eta zorigaiztoko gizarte bat sortzen ari garelako. Gainera esan dezaket egoera gero eta traketsagoa dela, jendea gero eta maltzurragoa eta egozentrikoagoa delako.
​
Egoera hau saihesteko ezinbestekoa da egozentrismoa eta irudiaren garrantzia alboratzea, baita ere dirua irabaztearen etengabeko nahia eta gain garrantzia baztertzea. Horrez gain, besteekiko egon behar den kezka, laguntza eta sostengua ezinbestekoa da, izan ere, pertsona zoriontsuak egiten digun baliabiderik garrantzitsuenetarikoa besteekiko harreman positiboak dira.
​
Bukatzeko aipatu nahi du, liburu polita eta erakargarria dela, hala eta guztiz ere, esan nahi dut kontzeptu batzuk ez zaizkidala argi geratu naiz eta aurretik landutak egon. Liburua gaur egungo gizartea hobeto ezagutzen eta interpretatzen laguntzen du, betiere hausnarketarako hutsunea utziz. Beraz, liburua guztiz gomendagarria dela pentsatzen dut eta irakurtzera bultzatzen zaituztet.